2.3. Erregelak

Dia-ren oihalaren goialdean eta ezkerrean azaltzen dira erregelak. Oihalaren neurria erakusten dute zentimetrotan.

Erregela bakoitzak gezi bat du. Gezia erregelan zehar mugitzen da, saguak seinalatzen duen puntuaren arabera. Esate baterako, erabiltzaileak sagua gorantz eramaten badu, erregela bertikaleko gezia gorantz joango da, aldaketa adierazteko. Geziak oso erosoak dira objektu bat puntu jakin batean zehazki lerrokatu nahi denerako.

Erregelak ezin dira kendu (sareta-marrak bai, baina erregelak ez).