Atala 7. Diagramak kargatu eta gordetzea

Edukien aurkibidea

7.1. Kargatu eta gordetzeko sarrera
7.2. Fitxategi-motak
7.2.1. Dia diagrama-fitxategi natiboak
7.2.2. Inportatzeko formatuak
7.2.3. Esportatzea: Beste formatu batzuen euskarria

7.1. Kargatu eta gordetzeko sarrera

Mahaigaineko aplikazio gehienen eredu berari jarraitzen dio Dia-k diagramak gordetzeko: oihalak espresuki gorde behar dira. Fitxategi bat gordetzeko, aukeratu Laster-menu nagusiko FitxategiaGorde aukera. Gordetzeko elkarrizketa-koadro estandarra agertuko da. Oihala Dia-ren XML formatuan gordeko da. Fitxategi-luzapena ez da automatikoki gehitzen, eta, beraz, komeni da '.dia' espresuki gehitzea idazten duzun izenari.

Lehenago Dia-n gordetako oihal bat edo beste aplikazio batekin sortutako bat kargatzeko, hautatu Menu-barra nagusiko FitxategiaIreki... aukera. Irekitzeko elkarrizketa-koadroa azalduko da; hautatu fitxategia, eta aukeratu Ireki. Irekitzeko elkarrizketa-koadroa estandarra da, Zehaztu fitxategi-mota izeneko menua izan ezik. Aukeratu ireki nahi duzun fitxategiaren formatua (Dia XML edo Drawing Interchange) Dia-k berak ez badu formatu egokia asmatu.

FItxategiak kargatzeko beste metodo bat Dia komando-lerrotik abiaraztea da, ireki nahi den fitxategiaren izena argumentu gisa jarrita.