9.2. Geruzen oinarrizko kudeaketa

9.2.1. Geruza berria sortzea

Geruza berria sortzeko, egin klik elkarrizketa-koadroaren behealdeko Geruza berria botoian. Geruzen elkarrizketa-koadroa aplikazioa osoarena denez, eta ez diagrama bakoitzarena, geruza berria zein diagramatakoa den zehaztu beharko duzu. Horretarako, hautatu diagrama Geruzen elkarrizketa-koadroaren goialdean, eta gehitu geruza berria hautatutako diagraman.

Geruza sortu berria pilaren goialdean kokatuko da eta hautatutako diagramako uneko geruza izango da.

Orduan nahi dituzun objektu berriak editatu ahal izango dituzu, beste geruza edo diagrama batetik kopiatu eta itsatsi, geruza bakarreko diagrama batean egingo zenukeen moduan.

9.2.2. Geruzak hautatzea

Geruzen elkarrizketa-koadroan hautatzen denean aktibatzen da geruza. Geruza bat hautatzeko, egin klik geruzaren izenean elkarrizketa-koadroan; nabarmenduta geratuko da. Hortik aurrera, egiten dituzun aldaketa guztiek geruza horretan eta horretan bakarrik izango dute eragina.

[Oharra]

Aldiko geruza bakarra hauta daiteke. Horrela, nahi duzuna egin ahal izango duzu geruza horretan, diagramako gainerako geruzak ukitu gabe.

9.2.3. Geruzak ordenatzea

Geruzen elkarrizketa-koadroaren behealdean, Geruza berria botoiaren ondoan, beste bi botoi daude, sortzen dituzun geruzek pilan duten ordena egokitzeko.

Geruzen hierarkian geruzak gorago edo beherago eramateko erabiltzen dira botoi horiek. Gora gezia duen botoiak geruza goratu egiten du, eta besteak, berriz, hierarkian beheratu egiten du.

Geruzak ordenatzea ongi etortzen da objektu baten zati batzuk beste batekin batera ezkutatu nahi direnean.

9.2.4. Geruzak ezabatzea

Geruza bat gehiago behar ez baduzu, bertako objektu guztiak ezaba ditzakezu Ezabatu geruza botoian klik eginda. Normala denez, unean hautatuta dagoen geruzan bakarrik izango du eragina horrek.

Tarteka egitea komeni da diagrama garbi eta txukun edukitzeko, Dia formatu natibotik kanpora esportatu nahi duzunerako batez ere.

Kontuan izan diagramek geruza bat behintzat eduki behar dutela, diagramak geruzen bidez eraikitzen direlako, eta, beraz, geruzarik gabeko diagramak hondatutzat joko direla eta ezingo direla gorde edo esportatu Dia formatu natibotik.