9.3. Geruzak ikustea

Geruzak manipulatzeko oinarriak ikasi dituzunez, errazago ulertuko duzu geruzak nolako tresna indartsuak diren Dia-n diagramak eraikitzeko.

Geruzek zertarako balio duten ulertzeak ikaragarri lagunduko dizu zure diagramen kalitatea eta efektu bisuala hobetzen.

Esate baterako, pentsa ezazu objektu asko dituen diagrama bat eraikitzen ari zarela (diagrama elektrikoa, edo UMLa edo horrelakoren bat). Objektu guztiak geruza berean (hau da, atzeko planokoan) ipintzen badituzu, lan pixka bat egindakoan zirriborro ulertezin bat izango duzu eskuartean. Aldaketak egiteak buruko mina emango dizu, denbora asko beharko duzu hor erdian azaltzen den objektu hori nahaste-borraste horretako zein objekturekin dagoen konektatuta asmatzeko, eta abar.

Baina Dia-k Diagrama egituratuak eraikitzen dituenez, diagrama guztiak naturalki egituratuko dira, zati txikitan banatuta egongo dira, erraz kudea ditzazun, objektu-bloke monolitiko bakar batekin borrokan jardun beharrean.

[Oharra]

Definizioz, diagramek egituratuak izan behar dute, zati logikotan banatzea uste baino errazagoa izan dadin. Horregatik dira hain garrantzizkoak geruzak. Geruzen bidez zati bakoitza isola dezakezu diapositiba bat balitz bezala, lasai eta gustura manipulatzeko moduan.

Hasteko, geruzei izena alda dakieke diagramako zein zati adierazten duten argitzeko, eta besteen artean errazago aurkitzeko. Eta gainera, geruzak erakutsi edo ezkutatu egin daitezke, unean ikustea komeni denaren arabera.

Diagrama egiten ari zarenean edozein unetan geruza bati izena aldatzeko, egin klik bikoitza geruzaren izenean Geruzen elkarrizketa-koadroan. Geruza-atributuen elkarrizketa-koadroa agertuko da, eta hor aldatu ahal izango diozu izena.

[Iradokizuna]

Saiatu izen ulergarri eta argi bat ezartzen, zertarako sortu zenuen errazago gogoratzeko. Ez izan beldurrik diagraman geruza asko sortzeko, Dia-k ez du mugarik ezartzen geruzen kopuruan, eta gainera lasai egokitu dezakezu hierarkia zure premien arabera.

Geruzaren izenaren ondoan dagoen Begiaren ikonoa oso erosoa da geruza ezkutatu edo bistaratzeko.. Geruza bat ez bistaratzea erabakitzen baduzu, egin klik Begiaren ikonoan, eta geruza eta barnean duen guztia desagertu egingo dira Oihaletik.

Geruza batzuk bakarrik ikustea praktikoa da diagramaren zati bat bakarrik manipulatu nahi duzunean, gainerakoa ukitu gabe. Diagrama hainbat orrialdetan inprimatu nahi baduzu, edo zati baten diseinua aldatzen duten ezarpenak probatu nahi badituzu ere, era horretan lan egin dezakezu. Lasai esperimentatu geruzekin. Ongi konfiguratzen badituzu, zure diagramak askoz ere itxura hobea izango du.

[Oharra]

Dia-n, Geruzak sortzea eta manipulatzea diagramako objektuak marraztea edo hautatzea bezain normala da. Geruzak erabiltzen ohitu egin beharko duzu, diagrama bat sortzen duzun bakoitzean erabili beharko baitituzu seguruenik.