Atala 9. Geruzak kudeatzea

Edukien aurkibidea

9.1. Geruzen sarrera
9.2. Geruzen oinarrizko kudeaketa
9.2.1. Geruza berria sortzea
9.2.2. Geruzak hautatzea
9.2.3. Geruzak ordenatzea
9.2.4. Geruzak ezabatzea
9.3. Geruzak ikustea

9.1. Geruzen sarrera

Dia-n, geruzak kudeatzeko Geruzen elkarrizketa-koadroa erabiltzen da, eta bertatik egiten dira geruzei buruzko eragiketa guztiak.

Oro har, diagramaren barnean elkarrekin erlazionatuta dauden objektuak elkartzeko erabiltzen dira geruzak. Diagramaren zatiak isolatzeko erabil daitezke geruzak: zati batzuk bistaratu eta beste batzuk ezkutatzeko, baita diagrama esportatzen edo inprimatzen denean ere.

Geruzaren barnean egin nahi duzun edozein eragiketa, Laster-menu nagusiaren bidez egin dezakezu, eta hortik landu ditzakezu objektuak normalean egiten duzun moduan.

[Oharra]

Uneko geruzan dauden objektuak bakarrik hauta daitezke. Objekturen bat hautatu ezin baduzu, begiratu uneko geruzan dagoen ala ez.

Lehenespenez, diagrama berri bakoitzean geruza lehenetsi bat egoten da: hori da Atzeko planoko geruza. Nahi baduzu, geruza horren izena eta ezarpenak alda ditzakezu, zure premietara egokitzeko, beste edozein geruzarekin egingo zenukeen bezala.

Nahi adina geruza sor ditzakezu; lehendik dauden geruza guztien gainean kokatuko du geruza berria Dia-k. Geruzak bata bestearen gainean pilan jarritako paper gardenak direla pentsa liteke. Pilan daukaten ordena alda dezakezu; geruza bakoitza erakutsi edo ezkutatu nahi duzun erabaki dezakezu; geruza bakoitzean nahi adina objektu marraz ditzakezu; eta abar.

Hori dena Geruzen elkarrizketa-koadroan kudeatzen da.